Uda luze baten ondotik, bueltan gara berriz!
Lehenengo eguneko urduritasuna gaindituta, lanean hasi gara. Elkar ezagutzeko eta talde izaera lantzeko dinamikak izan dira protagonistak egun hauetan.
Zoragarria da aurretik ibilitakoak irrribarre zabala aurpegian etortzen direla ikustea, eta berriak, lehenengo klasea amaitutakoan irribarre zabal horrekin ateratzen direla.
Sortuz eta gozatuz egin dezagun bidea!