Niri buruz
Musikaren eta sorkuntzaren artean
Josune naiz, hezitzailea eta Sorlasean egitasmoaren sortzailea
Etxeko egongela izan zen zapaldu nuen lehen eszenatokia eta laster hasi nintzen solfeo-eskoletan.
Musika eta entsegu-lokala
Ondoren, biolina, trikitixa, bateria, perkusioa eta kantua etorri ziren. 15 urte nituela, entsegu lokalean ematen nituen arratsaldeak, eta ia 20 urte geroago, asko dira nire oinek ezagutu dituzten eszenatokiak.
Eszenaren hastapenak
Garai horretan, lehen antzerki ikastaroa burutu nuen, eta geroago, Gasteizko arte eszenikoen tailerrean aktore gisa trebatzea erabaki nuen. Clown eta ahozko narrazioan ere prestakuntza jaso dut.
Dantza, beste pasio bat
Dantzak eta gorputz adierazpenak ere presentzia handia izan dute nire ibilbidean. Euskal dantzak, dantza afrikarra, afrokubatarra, sabel dantza eta garaikide klaseak jaso ditut. Hala ere, mugimenduaren eta gorputzaren aukeren esplorazioan aurkitu dut esparrurik askeen zein eraginkorrena.
Unibertsitatea eta beste mundu batzuk
Beste alde batetik, Kazetaritza ikasten ari nintzela, aisialdiko begirale ikastaroa egin nuen, hezkuntza ez-formalaren mundua ezagutzera eraman ninduena. Haurrek zein gazteek balioak, komunikazio eta harreman-tresnak, emozioen kudeaketa eta gauza asko ikas zitzaketen espazio bat aurkitu nuen. 18 urte besterik ez nuen, eta ordutik, atsedenik gabe aritu naiz hainbat proiektu eta espaziotan lanean, benetan maite dudan esparrua baita.
Horrez gain, euskararen normalizazioan eta hizkuntzaren erabilera sustatzeko proiektuetan aritu naiz gazte, heldu zein familiekin.
Bukatzeko, eta jakinmin handiko persona izanik, yoga eta meditazioa teknikak ezagutzeko prozesuari ekin nion duela hamar bat urte.
SORLASEAN
Esparru horietan guztietan lortutako esperientzia bateratuz Sorlasean proiektua sortu dut, sortu jolasean. Arte eszenikoetara hurbiltzeko eta modu osasuntsuan garatzeko saio hauetan, nire mundua leku hobea bihurtu duen guztia partekatuko dut modu dibertigarri eta eraikitzailean.
“SORLASEAN” Ibilbidean lortutako esperientzia guztien baturaren emaitza da.
Nire datuak
- Josune Garcia de Bikuña Quintana
- sue.naesalros@ofni
- 677825420