Arte eszenikoak jolasaren bidez SORLASEAN

food bank 78
food bank 52

Aurkezpena

SORLASEAN egitasmoaren helburu nagusia, haur eta gazteei, diziplina artistiko desberdinak ezagutzeko aukera ematea da, eta horretarako, jolasak eskaintzen dizkigun bide eta esperientziak baliatuko ditugu. Esperientzia horiek ezinbestekoak dira pertsonen garapenean eta norberaren eraikuntzan, eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu horretarako espazioak sortzea.

Gainera, interesgarria iruditzen zaigu 5 eta 12 urte bitarte horretan, zein nerabezaroan, gauza ugari probatzeko aukera izatea, haien gustuak eta zaletasunak definitzen joan ahal izateko. Horregatik, antzerkiak biltzen dituen esparru anitz landuko ditugu: gorputz-adierazpena eta mugimendua, erritmoa, musika, emozioen adierazpen eta kudeaketa, besteak beste.

Helburu orokorrak

Trebetasun fisiko-motoreak garatzea

 – Koordinazio dinamiko orokorra: lekualdaketak, ibilkerak, jauziak, birak,…

– Atalkako koordinazioa:  manipulazioak, disoziazioa, harrerak,…

– Malgutasuna eta indarra.

– Oreka estatiko eta dinamikoa.

Pertzepziozko gaitasunak garatzea

– Espazio-denbora.

– Norberaren mugimendua eta horren eragina inguruan.

– Gorputz-eskema.

Besteekiko harremanak lantzea

– Elkar ezagutza.

– Gatazkak kudeatzeko espazioak.

– Talde izaera.

– Norbanakoa taldearen baitan.

– Askatasuna, errespetua eta partekatzea.

 

Eremu kognitiboa lantzea

– Gure burua ezagutu.

– Ingurua hauteman eta ulertu.

– Inguratzen gaituen horretan kokatu.

– Egokitu eta konponbideak bilatu.

– Zentzumenak eta pertzepzioa.

– Memoria.

Eremu afektiboa lantzea

– Plazerra eta askatasuna.

– Emozioen identifikatze eta kudeaketa.

– Tentsioen askatzea.

– Espazio seguru eta osasungarria.

– Irudimenaren garapena.

Diziplina artistiko desberdinen oinarrizko teknikak ezagutzea.

– Espazio eszenikoa.

– Erritmoa.

– Ahotsaren erabilera.

– Musika eta bere funtzioak.

– Komunikazioa.

– Sorkuntza prozesua.

– Pertsonaiak.

– Testua.

– Eszena.

food bank 81
food bank 54 1

Jolasa metodologiaren oinarri

“Umeen jolasa adierazkortasunaren bidea da, ezagupenaren tresna, sozializazioaren alderdia, afektibitatearen erreguladorea eta konpentsatzailea, mugimenduzko egituren garapenaren tresna baliagarri bat; beste modu batean
esanda, pertsonalitatea baieztatzeko, antolatzeko eta garatzeko modurik aproposena”

Jolasa tresna gisa

  • Antzinetik, antropologoak zein historialariak, jolasak pertsonaren eboluzioan eragina duelaz ohartu dira, baina inoiz ez zaio behar besteko garrantziarik eman. Gaur egun, jakin badakigu, jolasa ezinbestekoa dela pertsonon garapenean, baina gero eta denbora zein espazio gutxiago daukagu horretarako. 

Oinarrizko teknikak

  • Guk hainbat diziplina artistiko ezagutzeko tresna gisa erabiliko dugu. Haurrek, diziplina horietako bakoitzaren oinarrizko teknikak ezagutzeko parada izango dute esparru ludiko eta dibertigarrian, izan ere, errazago eta hobeto barneratzen dira edukiak ondo pasatzen dugunean.

  • Horrez gain, prozesu honetan emozioen kudeaketa lantzeko aukera izango dugu gorputzaren mugimenduaren, musikaren eta arnasketa zein ahotsaren erabileraren bitartez. Sortzeak, gure burua hobeto ezagutzen laguntzen du, baita barruan daramagun sama emozionala askatzen ere.

ORBANA 5