laudio

Iazko esperientzia ahaztezinari jarraipena ematea erabaki du Laudioko udalak. 21 egun izango dira, beti astelehenetan eta 17: 30-18: 30 ordutegian. Urriaren 3an hasteko eta martxoaren 27an amaitzeko. Parte har dezaketen umeak, 2011-2015 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 35 euroko kostua izango du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16). Bestalde, ikastaroa euskaraz izango da, hizkuntza normalizazioa delako egitasmoaren helburuetako bat. Izena emateko epea irailaren 20an hasiko da eta 22an amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urriaren 23an, 9:00etan.