Azaroa oso hilabete intentsoa izan da. Hasteko, Colombia-euskadi elkartearekin bi ekintza burutu ditugu Asparreneko eta Aguraingo gaztelekuetan. Horietako batean, material naturalez osatutako maskarak egin ditugu eta bestean, birziklatutako materialekin egindako txotxongiloak.
Bigarrenik, Lope de larrea ikastolan, sorlasean saioak bideratu ditugu 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat. oso esperientzia aberasgarria izan da eta haurrak antzerkiaren mundura hurbiltzeko aukera izan dute.
Azkenik, Aguraingo gaztelekuan EuskarART ekintzari emna diogu hasiera. Horretan sorkuntza prozesuari ekin diogu eta gabonetan emango diogu amaiera.