Ekainarekin batera, ikasturte honetako taldeei agur esateko unea heldu da, eta horretarako sortutako antzezlanak eraman ditugu taula gainera. Senide eta lagunak izan ditugu txikiek sortutako ikuskizunez gozatzen.
Ahaztezina izango da hilabete hauetan ikusitako bilakaera, jasotako maitasuna eta bizitako une zoragarriak.
Aguraingo eta Laudioko taldeak datorren ikasturterako beteta daude eta itzultzeko irrikaz gaude, baina orain denok merezitako atsedena hartuko dugu. Uda on, lagunok!