Lehenego hiruhilekoa amaitzeko, aste horietan guztietan sortutako eta landutako antzezlanak oholtza gainera eraman genituen.
Laudioko lagunek “Barrerik egiten ez zuen neska” antzeztu zuten arrakasta handiz
. Agurainen, “Tidallik”, ” Txangoa basora” eta ” Iratxo indartsuak” aurkeztu genituen,eta Araian, azken horren bertsio luze eta garatuagoa.
Amaitzeko, Aguraingo nagusien taldeak “Antonelaren kontsulta” proposamen barregarria aurkeztu zuen.