Otsailaren 11an, Aguraingo eta inguruko herrietako artistei bere lanak aurkezteko eta elkarbanatzeko ekimena burutu zen Arabar lautadako herri horretan. Uraska elkartea izan zen honen antolatzailea, eta elkarte hau da bertan Sorlasean taldeak antolatzen dituena.
Hori dela eta, gure taldeen argazkiak ikusgai egon ziren Zabalantzen antolatutako erakusketan
Gainera, goizean zein arratsaldean, “Itsasontzi baten” ipuin saioa burutu nuen, ume zein nagusiak isasoan barrena bidaiatzera gonbidatuz.