Tailerrak eta beste proposamen batzuk
Iraunpena
Tailerrak taldearen edo ikastetxearen beharretara egokitzen dira.
Adina
Lau urtetik hemezortzira.
Aldia
Egun bakarreko tailerretatik hasi eta eskolaldietara egokitutako ikastaroetara arte.
Sorlasean
Irailetik ekainera.
(ikasturteko edo hiruhileko jarduera)
Ikasturtean zehar burutuko dugun prozesua izango da, non oinarrizko kontzeptuekin hasi eta ikuskizun bat prestatzen amaituko dugun. Bidean, hainbat esparru landuko dugu:
- pertonaien sorkuntza
- istorioen eraikitzea
- inprobisatzeko gaitasunaren garapena
- eszenaren erritmoa
- ahotsaren proiekzioa
- ipuinaK
IRAUPENA
ADIN TARTEA
ADIN TARTEA
EuskarART
Irailetik ekainera
(saio puntualak edo sormen-prosezuak)
EuskarART egitasmoaren helburu nagusia, nerabeek euskaraz eta elkarrekin ondo pasatzeko espazioa sortzea da. Saio hauetan, antzerkigintzan murgilduko gara, eta jolasak eskaintzen dizkigun bide eta esperientzia baliatuko ditugu hizkuntza ohituretan eragiteko. Horretarako, haien intereseko gaiak jorratuko ditugu. Bidean hainbat esparru landuko ditugu:
- pertsonaien sorkuntza
- istorioak eta eszenak eraikitzea
- inprobisatzeko gaitasunaren garapena
- eszenaren erritmoa
- ahotsaren proiekzioa
- testuen lanketa
IRAUPENA
ADIN TARTEA
ADIN TARTEA
Sorlasean familian
Mugimendu eta antzerki jolasak
Sorlasean familian egitasmoaren helburu nagusia, etxeko txiki eta nagusiek elkarrekin ondo pasatzeko espazioa sortzea da. Ez hori bakarrik, familian euskararen erabilera bultzatu nahi dugu, emozio positiboak eta hizkuntza bateratuz. Bikoteka egingo dugu lan, hau da, persona heldu bakoitza haur batekin. Saioen eskaintza:
- GORPUTZA EZAGUTZEN: Gorputzaren adierazkortasunean sakontzeko dinamikak burutuko ditugu.
- ENTZUTEN IKASI: Ingurua ezagutzeko eta pertzepzioa garatzeko teknikak oinarri dituzten jolasak egingo ditugu.
- EMOZIOAK: Emoizo desberdinak identifikatzeko eta adierazteko prozesu dibertigarria izango da
- PERTSONAIAK: Pertsonaiak sortzeko prosezura hurbilduko gara.
IRAUPENA
ADINA
SAIOAK
Eskaintza kolektiboaren behar eta nahietara egokituko da
Sorlasean ikastetxeetan
Irailetik ekainera
Oraingoan, helburua klasekideek elkarrekin ondo pasatzeko espazioa sortzea da, eta horretarako, jolasak eskeintzen dizkigun bide eta esperientzia desberdinak baliatuko ditugu. Haur zein gazteekin egiteko pentsatua dago, adinaren araberako dinamikak burutuko direlarik. Ez hori bakarrik, helburu artistikoez gain, hauek ere jorratuko ditugu:
- euskararen erabilera bultzatu
- hizkuntza emozionala
- sorkuntza, produkzioa eta hizkuntza
Saio kopurua eta ikastetxearen nahiak oinarri hartuta, proposamen pertsonalizatua diseinatuko dugu.
IRAUPENA
ADINA
SAIOAK
Eskaintza ikastetxearen behar eta nahietara egokituko da.