Udazkenaren iritsierarekin Sorlasean taldeak martxan jarri dira. Aratzpe Guraso elkartearen eskutik lanean jarraituko dugu Araiako herrian. Talde polita osatu dugu 6 eta 12 urte bitarteko umeekin. Bestetik, Uraska elkarteari esker, Aguraingo herrian ere 4 talde osatu dira. Kasu honetan, eskaintza zabalagoa eskeini dugu, 3 urtetik 12 urtera arte.

Horrez gain, Donemiliagako udaleko euskara zerbitzuarekin batera, familientzako tailerrak ere antolatu ditugu urriko eta azaroko larunbatetan burutzeko.

2022/2023 ikasturtea intentsoa bezain aberasgarria izatea espero dugu!